Eneko Atxa, Txomin Bereziartua, Jon Kortajarena, Ramon Barea eta Carmen Mijangos, 2014ko Bilbotar Ospetsuak

Jon Kortajarena
Foto: ROBERTO CAVALLI
Actualizado: viernes, 7 noviembre 2014 14:31
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Ibon Areso Bilboko alkateak 2014. urteko Bilbotar Ospetsuak izendatzeko proposamenaren berri eman du gaur, azaroaren 7an, Bozeramaileen Batzordean, eta horrela, aurten, Eneko Atxa, Txomin Bereziartua, Jon Kortajarena, Ramon Barea eta Carmen Mijangos izango dira. Izendapena jasotzeko ekitaldia abendu erdialdean izango da.

   Eneko Atxa sukaldariak (Zornotza, 1977) arrastoa utzi du Larrabetzuko 'Azurmendi' jatetxea zuzentzen, Bizkaian hiru Michelin izar lortu duen lehena izan delako. Hala, nazioarteko sukaldaritzaren erreferentzia sendo bilakatu da.

   Txomin Bereziartua (Bilbo, 1929) konpromiso handiko ekintzaile fededuna 24 urtez apaiztu zen Bilboko Santiagoren Katedralean, eta 27 urte zituenean bilbotar izaerari dagokion lehenengo ekintza burutu zuen, Getxoko Andra Mari elizan eskaut taldea sortzean. Ondoren, Euskal Herriko Eskaut Mugimendua sustatu zuen. Novia Salcedo Fundazioaren ohorezko lehendakaria da gaur egun.

   Jon Kortajarena (Bilbo, 1985) nazioarteko modelo eta aktorea da, eta kanpainak egin ditu Just Cavalli, Calvin Klein, Versace, Jean Paul Goultier, Giorgio Armani, Karl Lagerfeld, Zara, H&M edo Guessentzat. Tom Ford diseinatzailearekin elkarlanean aritu da eta bere "inspirazioa" izan da jarraian bederatzi denboraldietan.

   Ramon Barea (Bilbo, 1949) aktore, antzerkigile, antzerki zuzendari, errealizadore zinematografikoa eta beste hainbat gauza izan da bere ibilbide luzean. 20 urteren bueltan hasi zen aktore profesional gisa lanean eta Cómicos de La Legua (1968) eta Karraka (1980) antzerki independente profesionaleko konpainiak sortu zituen. Harrez geroztik, "Bilbao-Bilbao", "Euskadi-Euskadi", "Palabrismos", "Alias Molier" edota "Okupado" bezalako ikuskizunak zuzendu eta idatzi ditu eta, guztira, ehun antzezlanetan baino gehiagotan parte hartu du. Zineman, aktore gisa 100 film baino gehiagotan eta 50 bat film laburretan parte hartu du.

   Azkenik, Carmen Mijangos (Bilbo, 1949) Zientzia Kimikoetan lizentziatua eta Zientzia Kimikoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Polimeroen Nobel saridun batekin lan egin zuen irakasle batekin ikasi izanaren zortea eduki zuela esan ohi du. Horrek, mundu hori bertatik bertara ezagutzeko eta bere intereseko mundua zein zen jakiteko aukera eman zion.