Energia eraginkortasuneko azken aurrerapen teknologikoekin hornituriko bost autobus berri ditu Bilbobusek

Gailu mugikorrak kargatzeko aukera ematen dute unitate berriek
Foto: BILBOBUS
Actualizado: lunes, 9 marzo 2015 16:30

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Bilbobusek bost autobus berri ditu astelehen honetatik, abenduan martxan jarri ziren beste seiei gehitzen zaizkienak, eta azken aurrerapen teknologikoez hornituta daude eraginkortasun energetikoari dagokionez. 1,25 milioi euroko inbertsioarekin, Bilbobusek hiri barruko garraioaren kalitatea handitzearen aldeko apustuarekin jarraitzen du.

   Horrez gain, autobus berriak lehenengoak izango dira bidaiarientzat erabilgarritasun handiko berritasun bat izaten, hemendik aurrera autobus guztietara zabalduko dena: bost USB konexio, beste horrenbeste gailu mugikor (telefonoak edota tabletak) aldi berean kargatu ahal izateko. Bidaiariak USB kablea eraman eta gailu honetara entxufatu behar du, besterik gabe; gainera, karga entxufe arruntean baino azkarrago egingo da.

   Bere arduradunek unitate berrien aurkezpenean azaldu dutenez, Euro VI europar araua 2014ko urtarrilean sartu zen indarrean eta Bilbobuseko autobus berriek araua betetzen dute. Hortaz, isurtzen duten nitrogeno oxidoaren %80ko murrizketa eta partikulen %66ko murrizketa gauzatzen dute Euro V aurreko arauarekin alderatuta.

   Autobus berriek 25 pertsona eraman ditzakete eserita eta 64 zutik. Plataforma baxukoak dira, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat arrapala automatikoa dute eta gurpil aulkietarako espazio bi dituzte erreserbatuta, ezinduentzat edo umeen aulkiak ipintzeko.

BIZIKLETA EUSKARRIAK

   Bestalde, zenbait aukera aztertzen ari dira orain autobusen kanpoaldean bizikleta euskarriak jartzeko. Neurri aitzindaria da eta modu esperimentalean jarriko dira. Egitura hauek autobusen atzeko aldean jarriko dira, halaxe ezarri baitu Ibilgailuen Arautegi Orokorrak.

   Une honetan, ainguratzeko erraztasuna eta autobusaren segurtasuna berma ditzaten sistemak probatzen ari dira. Gainera, bizikleta geralekuan jaitsiko dutela txoferrari jakinarazteko botoi bi egongo dira.

   Modu askotako mugikortasuna sustatu nahi da eta horrela erabiltzaileek garraiobide ezberdinak erabiltzea bidaia berean; kasu honetan, autobus berriak eta bizikletak erabiltzea bidaia berean.

   Autobus berriek segurtasun neurri guztiak dituzte eta, gainera, superregiturak iraulketari dion erresistentziari buruzko ECE R-66 arautegia ere betetzen dute autobus hauek, nahiz eta arautegi hori hiri barruko 1 motako ibilgailuentzat oraindik bete beharrekoa ez izan.

   Erreserbatutako lekuetan segurtasun uhalak daude, gurpildun aulkia edo umeen karroa ainguratzeko, eta aurrez aurreko talka izanez gero, gidariaren lekua babesteko sistema bat dauka. Era berean, aurreko ardatzeko gurpilek esekidura independentea dute, eta ibilgailuak maldan galgatzeko edo balaztatzeko sistema.