Enplegu erregulazioko espedienteren bat eragindako langileen kopurua ia %70 igo zen 2012an Euskadin

Actualizado: jueves, 17 enero 2013 14:23

BILBO, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 37.429 langile (29.758 gizonezko eta 7.671 emakunezko) enplegu erregulazioko hiru modalitateren batean egon ziren 2012. urtean, hau da, 2011n baino 15.357 langile gehiago, alegia, %69,58 gehiago. Modalitateka, etendura espedienteek 28.627 langileri eragin zieten, murriztapenekoek 5.466 langileri eta desegitekoek 3.336 langileri, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako Sailak jakinarazi duenez.

Espediente kopuruen aldetik, 2012. urtean Eusko Jaurlaritza Lan Zuzendaritzak 2.636 errekurtso onartu zituen, aurreko urtean 1.560 izan ziren bitartean. Kopuru osotik, 13 nekazaritza sektorekoak izan ziren (%0,49); 431 eraikuntzakoak (%16,35); 1.101 industriakoak (%41,77); eta 1.091 zerbitzuen sektorekoak (%41,39). Eragindako pertsonei dagokienez, 112 izan ziren nekazaritzakoak (%0,30); 4.128 eraikuntzakoak (%11,03); 22.939 industriakoak (%61,29); eta 10.250 zerbitzuetakoak (%27,39).

Halaber, aurreko urteetan bezala, 2012. urtean langile batzordearen eta enpresa zuzendaritzaren arteko akordioa %90koa izan zen batez beste; abenduan, adibidez, %92,5koa izan zen datu hori.

Bestalde, eskualdeei dagokienez, enplegu erregulazioko espedienteen eragin handiena jaso zutenak Arabako Lautada (Araban), Bilbo Handia (Bizkaian) eta Donostialdea (Gipuzkoan) izan ziren.

Abenduari dagokionez, 241 espediente jakinarazi edo baimendu ziren, azaroan baino %10 gehiago baina 2011ko abenduan baino %14 gutxiago. Espedienteek eragindako langileak 3.260 izan ziren iazko abenduan, azaroan baino %61 gehiago eta 2011ko abenduan baino %21 gutxiago.

Bukatzeko, 2012. urteko bukaeratik zabalik dauden etendurako eta lanaldi murriztapeneko espedienteak 1.537 dira, eta espediente horiek eragindako langileak 19.101 dira.