Enplegu Publikoaren Euskal Legearen zirroborroa bertan behera uzteko eskatu du berriz LABek

Actualizado: miércoles, 15 abril 2015 17:47

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   LAB ez da joango da ostegun honetan Eusko Jaurlaritzak Enplegu Publikoaren Euskal Legearen aurreproiektuaren harira deitu duen Mahai Orokorraren bilerara, eta berriro eskatu dio Jaurlaritzari zirriborro hori atzera bota eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ez dezan.

   Sindikatuaren iritziz, aurreproiektu honek, bere edukietan, "Estatuko oinarrizko legearen menpekoa izanik zerbitzu publikoetako langileen lan harremanen araudi merkantilista, jerentzial indibidualizatzailea ezartzen du", eta formetan, "sindikatuekiko negoziazio antzespen txar hutsa baino ez da izan".

   "Aurreproiektuak, sindikatu guztien gaitzespen zorrotza jaso du, baita negoziazio faltsu honetan parte hartzen ari diren sindikatuena ere", adierazi du LABek prentsa ohar batean.

   Modu honetan, sindiaktuak berriro exijitu du aurreproiektua bertan behera uztea eta "benetako negoziazio prozesu berri bat" abian jartzeko, "bertoko gehiengo sozial eta sindikalak adostutako ezaugarrien araberako enplegu publikoaren eredu propioa egiteko".

   "Jaurlaritzak, babes sindikal eta sozialik gabeko aurreproiektu hau, Legebiltzarrera eramatean erabakiko balu, honen kontra mobilizatzera deituko du LABek, azken batean lege hau onartuko balitz, zerbitzu publikoetako langileen lan harremanak hamarkada luzeetarako negoziazio kolektiborako eskubiderik gabe egoteaz gain, eredu jerentzial eta indibidualistaren menpe geratuko liratekeelako, eta hau zerbitzu publikoetako langileen kaltetan izateaz gain zerbitzu publikoak beraiek are gehiago ahulduko ditu", azaldu du.