Enplegua erregulatzeko 21 espediente bideratu zituen irailean Eusko Jaurlaritzak, iaz baino %49 gutxiago

Actualizado: viernes, 21 octubre 2016 12:16

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 21 espediente bideratu zituen joan den irailean, aurreko hilean baino %133 gehiago baina 2015eko irailean baino %49 gutxiago. Espediente horiek 447 langilerengan izan zuten eragina: 122 pertsonari kontratua behin behinean eten zieten, 35i lanaldia murriztu zieten eta 290i kontratua deuseztatu zieten (kanporatze kolektiboak).

Bideratutako 21 espedienteetatik 9 enplegua eteteko espedienteak izan ziren eta 122 langilerengan izan zuten eragina. Sei espedientek lanaldi murrizketak eragin zituzten, eta beste seik 290 langileren kanporatze kolektiboa eragin zuten, Eusko Jaurlaritzak jakinarazitako datuen arabera.

Sektoreei dagokienez, Lehen sektorean ez zen enplegu erregulazioko espedienterik bideratu irailean. Eraikuntzan hiru espediente bideratu ziren, Industrian hamar eta Zerbitzuen sektorean zortzi.

Azkenik, gaur egun 347 etete eta murrizketa espediente daude indarrean eta 4.507 pertsonengan dute eragina. Aurreko hilabeteetan bezala, eskualde kaltetuenak Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea dira.