Enplegua erregulatzeko 695 espediente izapidetu zituen iaz Jaurlaritzak

Actualizado: lunes, 18 enero 2016 11:40

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 695 espediente izapidetu zituen 2015. urtean, hau da, 2014an (1.434) baino %52 gutxiago. Espedienteok 8.108 pertsonari eragin zieten, gehienei aldi baterako etendura kontratu gisa eta, hain zuzen, 5.718 langile egon ziren egoera horretan.

   Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 2015ean etendura espedienteak 387 izan ziren eta 5.718 pertsonari eragin zieten (%-53), lan jardunaldia murriztekoak 262 izan ziren eta 1.530 pertsonari eragin zieten (%-52), eta, azkenik, iraungitzekoak 46 izan ziren, 860 pertsonari eraginez (%-41).

   Bestalde, 2015eko abenduan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegua erregulatzeko 75 espediente izapidetu zituen, hau da, azaroan baino %103 gehiago eta 2014ko abenduan baino %39 gutxiago. Espediente horiek 1.050 langileri eragin zieten: 760ri aldi baterako kontratu etete gisa, 227ri lanaldi murrizketa moduan, eta 63ri kontratu hutsalketagatik.

   Abenduan izapidetutako 75 espedienteetatik, 45 etendura espedienteek 760 langileri eragin zieten, lanaldia murrizteko 27ek 227 langileri, eta hiru amaiera espedienteek 63 langileri. Abenduan ez zen izapidetu erregulazio espedienterik Lehen sektorean, eta beste ekoizpen sektoreetan aurreko hilen antzeko kopuruetan egon ziren: Eraikuntzan %15,40, Industrian %39,14 eta Zerbitzuetan %45,04.

   Azkenik, egun 406 etendura eta murrizketa espediente daude indarrean guztira, eta 3.563 langile daude horien eraginpean. Aurreko hiletan bezala, Arabako Lautadak, Bilbo Handiak eta Donostialdeak dute kokagune txarrena alderdi horretan.