Enplegua erregulatzeko espedienteak %46 jaitsi ziren EAEn joan den urtarrilean

Actualizado: jueves, 10 febrero 2011 14:11

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

Enplegua erregulatzeko 134 espediente baimendu zituen Eusko Jaurlaritzak joan den urtarrilean, hau da, abenduan baino %46 gutxiago eta 2010eko urtarrilean baino %38 gutxiago. Baimenduriko espediente guztietatik, 112 eteteko espedienteak izan ziren, 16 lanaldia murriztekoak eta sei azkentzekoak.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako datuen arabera, joan den urtarrilean, 1.842 langile hartu zituen eraginpean Enplegua Erregulatzeko Espedienteren (EEE) batek, hots, aurreko hilabetean baino %59 gutxiago eta 2010eko urtarrilean baino %53 gutxiago. Sektoreen arabera, espediente gutxiago erregistratu ziren industrian, eta gehiago, berriz, zerbitzuen sektorekoan.

Espedienteen arrazoiei dagokienez, kausa nagusia eskariaren eta ekoizpenaren murrizketa izan zen oraindik, eta murrizketa hori arrazoi ekonomiko eta finantzarioei zor zitzaiee maiz. Eskualdeka, Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea dira kasu gehien biltzen dituztenak.

Azkenik, gaur egun indarrean dauden espedienteak 952 dira eta 17.189 pertsona hartzen dituzte eraginpean, eta espediente horietako 603 (%63) aurreko beste bati jarraipena ematen dioten espedienteak dira.