Enplegua sortzeko eta ekonomia leheneratzeko nazioartekotzearen alde azaldu da Jaurlaritza Eskoziako Parlamentuan

Actualizado: jueves, 19 febrero 2015 17:33
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak Eskoziako Parlamentuan azaldu duenez, nazioartekotzea "herrialdeko apustua eta baztertu ezin daitekeen erronka da", baita ekonomia leheneratzeko eta enplegua sortzeko tresna ere.

   Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Eskoziako Parlamentuaren gonbidapena onartu zuen eta ostegun honetan izan da Europako Gaietako eta Kanpo Harremanetako Batzordean, Jaurlaritzak joan den apirilean onartu zuen Nazioartekotzeko Estrategia Markoaren ildo nagusiak azaltzen.

   Jaurlaritzako iturriek azaldu dutenez, Eskoziako Gobernua nazioartean konprometitzeko moduak aztertzen ari da eta, horregatik, Eskoziako Parlamentuak Euskadi, Katalunia eta Flandriako nazioartekotze politikak ezagutzeko interesa zuen, "eskualde estrategikotzat" jotzen baititu.

   Elorzak Lakuako Gobernuaren kanpo ekintzako ibilbide orria azaldu du hitzaldi batean. "Basque Country" estrategian oinarrituta dago eta Euskadi nazioartean ezagutaraztea, posizionatzea eta presentzia handiagoa izatea du helburu.

   Bere esanetan, Jaurlaritzak sektorekako interesak Euskaditik kanpo sustatzen eta bultzatzen ditu. Hala, kanpo ekintzaren xedea aukerak identifikatzea eta ateak irekitzea da, baita erakunde eta agente sozioekonomikoen gaitasuna indartzea ere, nazioarteko merkatuetan lan egin ahal izan dezaten.

   Eskoziako Parlamentuan emandako hitzaldiaren beste momentu batean, Elorzak Euskadiren eta Europaren arteko harremanak aipatu ditu, eta Euskadik Europar Batasunean bere espazioa edukitzea dela Jaurlaritzaren helburua. Halaber, Euskadiren autogobernuari eragiten dioten erabakiak hartzen dituzten eta Euskadiren eskumenekoak diren gaiei buruzko politikak sortzen dituzten foroetan "aktiboki" parte hartzea eskatu du.

EZAGUTZAK BILDU

   Elorzaren arabera, Euskadiren kanpo politikaren beste helburu bat ezagutza biltzea da. Hala, hainbat arlotan erreferenteak diren herrialdeekin edo eskualdeekin harremanak sendotu nahi ditu, jardunbide egokiak ezagutzeko eta egokitzeko eta politika publikoak hobetzeko.

   Azkenik, Eusko Jaurlaritzako arduradunak berritzeko gaitasuna dutelako edo Euskadiko merkatuei aukerak ematen dizkietelako Euskadiren interesekoak diren lehentasunezko lurraldeak identifikatu ditu.

   Europari dagokionez, Batasuna bera ez ezik, Euskadiri Eskandinaviako herrialdeak ere interesatzen zaizkio, gizarte ongizateko estandar altuak dituztelako, bai eta Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua ere, Euskadiren merkatu nagusiak biltzen dituztelako.

   Bestalde, Amerikan, AEBak aipatu ditu, Euskadiko enpresa ugari han biltzen direlako, eta Mexiko, Brasil, Kolonbia eta Peru nabarmendu ditu, esportatzeko aukerak ematen dituztelako. Azkenik, Asiari dagokionez, Korea, Singapur, India eta Txina lehenetsi ditu, beren merkatuen potentzial handiagatik, eta Afrikan, Hegoafrika.