Enpleguaren eta gizarte politiken egoera aztertu dute Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak

Bi gobernuetako ordezkariak
IREKIA
Actualizado 2017/09/14 18:03:55 CET

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Miguel Laparra Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Eskubide Sozialetako sailburua Lakuan bildu dira ostegun honetan, enpleguarekin eta gizarte politikekin lotutako zenbait gai aztertzeko, bereziki Iñigo Urkullu eta Uxue Barkos lehendakarien artean sinatutako lankidetza protokoloarekin lotutakoak.

Paz Fernandez Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eta Gema Mañu Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiak osatu dute Nafarroako ordezkaritza, eta Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak EAEkoa.

Artolazabalek eta Laparrak Espainiako Enplegu Ministerioaren Biltzar Sektorialean parte hartuko dute datorren astelehenean, eta hainbat gai aztertu dituzte bileraren. Horrela, bi erkidegoetako Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruko zenbait alderdiri buruz aritu dira, eta beste gai hauek ere jorratu dituzte: Bruselak sustatutako Gazteentzako Berme Programa, EAEn aurki onartuko den "etxerik gabeko pertsonen estrategia" eta Nafarroako Gizarteratze Plana, familia eta haurrentzako inbertsioa estrategia eta aupada demografikoaren estrategia.

Urkulluk eta Barkosek sinatutako lankidetza protokoloak erreferentzia egiten die, gizarte zerbitzuen barruan, honako gai hauei: mendekotasuna; haurrak -adopzio prozesuetan txostenak egiteko lankidetza-; adingabeak babesteari dagokionez, administrazio ebazpenen jarraipena; ingurune irekian gauzatze neurrien jarraipena egiteko lankidetza; gizarteratzea eta gizarte babesa; garapenerako lankidetza, eta gizarte errealitateari buruzko azterlanak eta adierazleak.

Enpleguari dagokionez, bi erkidegoen helburua da eskualde mugakideetan enplegurako lanbide heziketaren arloan lankidetza tresnak ezartzea, prestakuntza ekintzak antolatzeko, enplegu zerbitzu publikoen artean partekatuz instalazio eta ekipamenduak eta bestelako bitarteko interesgarriak eta jardunbide egokiak sustatzekoak, prestakuntzari, orientazioari eta enpleguari dagokienez. Halaber, Akitaniarekiko mugaz gaindiko lankidetzak zabaltzen dituen aukerak nabarmendu dituzte, Lanbideren, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Ipar Euskal Herriko Pôle Emploi bulegoaren arteko elkarlanari esker.

Era berean, gazteriaren arloan, bi administrazioek aurreikusi dute erakusketa, jardunak eta beste adierazpen artistiko batzuk trukatzea, baita gazteak trukatzea ere gazte aterpetxeetako egonaldi eta kanpamentuetan.

NO a la violencia contra las mujeres
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para analizar su navegación y ofrecerle un servicio más personalizado y publicidad acorde a sus intereses. Continuar navegando implica la aceptación de nuestra política de cookies -
Uso de cookies