Enpresen XIV. Lasterketa antolatu du Vital Kutxak Gasteizen urriaren 3rako

Actualizado: martes, 1 septiembre 2015 14:25

GASTEIZ, 1 (EUROPA PRESS)

   Gasteizko Alde Zaharra eta erdiguneko oinezkoentzako kaleak Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak antolaturiko Enpresen Lasterketaren 14. aldiaren gune izango dira. Taldekako lasterketa izango da baizik, eta bi, hiru nahiz lau kideko taldeek beren enpresak ordezkatuko dituzte.

   Lasterketa Araba Ekinean programan jasotzen diren ekitaldietako bat da, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza dauka. Izen emateak asteazken honetatik aurrera egin ahal dira, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   Irteera 18:30ean izango da, Probintzia plazan, eta bertan egongo da helmuga ere. Parte hartzaileek bost kilometroko zirkuitua egin beharko dute erdiguneko kaleetan zehar. Ekimenaren helburu nagusia parte hartzaileengan jarrera osasungarria sustatzea da, kirol ohitura bat elkargune ere bihurtuz enpresetako langileentzat, aldi berean lana eta talde espiritua ere bultzatuz.

   Enpresa bakoitzak nahi adina talderekin parte hartu dezake. Taldeek bi, hiru nahiz lau pertsonek osatuta egon beharko dute, eta gizonezkoek zein emakumezkoek osatuak nahiz mistoak izan daitezke. Kategoria bakoitzean lehen sailkatzen diren bi taldeak sarituko dira, baita parte hartze ugariena aurkezten duten hamar enpresak ere. Taldekidetasuna sendotzea xede, talde bereko korrikalariek batera hartu behar dute irteera, ibilbidea elkarrekin egin eta helmugara ere batera iritsi.

   Izen emateak asteazken honetatik irailaren 30era bitartean egin ahal dira, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren web orrian: http://obrasocial.cajavital.es. Azken egun horretatik aurrera artean zenbakirik libre balego, orduan urriaren 2an eta 3an ere egin daiteke. Gainera, aurrez aurreko izen emateak ere egin ahalko dira El Corte Ingleseko kirol dendan irailaren 8tik 27ra bitartean.