EOSeko Musika Gelak "Hegoaldeko haizea" familiarteko kontzertua eskainiko du Donostian larunbat honetan

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 17 mayo 2013 12:41

DONOSTIA 17 May. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) Musika Gelak, Gasteizko Udalarekin eta Donostian Kursaal Fundazioarekin lankidetzan, "Hegoaldeko haizea" familiarteko kontzertua antolatu du, Musika Fmailian zikloaren 2012/2013 denboraldia bukatzeko. Horrela, joan den igandean Gasteizen egin ondoren, Donostiako Kursaaleko Ganbera aretoan izango da hurrengo saioa larunbat honetan, maiatzaren 18an.

Euskal orkestrako iturriek jakinarazi dutenez, haize-zura familiako instrumentuak oinarri hartuta (oboe, klarinete, flauta eta fagota) musikaren eta honek norbanakoarengan eragiten dituen emozioen arteko harremanak aztertzen dituen musikazko ipuina da "Hegoaldeko haizea" kontzertua.

"Badakigu haizearen jainkoa Eolo dela, haize nagusiak lau direla, baina, nondik dator eta nora doa haizea? Zergatik egiten du hainbeste korrika? Nori segika doa? Noren bila? Zertarako balio du?" galderei erantzuteko, 'Hodei' (Iñaki Telleria) izango da saioaren gidaria, haizeek ikus-entzuleengana ekarritako urruneko musikak interpretatuko dituzten EOSeko musikari Rafael Alonso, Marco Caratto, Helene Billard eta Juan Navarrok osatutako laukotea eta Javier Perez de Azpeitia pianistarekin.

Kontzertuaren aurretik, Ana Egizabal biolontxelo-jotzaileak zuzenduta, Sentsibilizazio Tailerra izaten da. Jarduera honetan ondorengo emanaldian entzungai izango diren doinuak lantzen dira, kontzertuaren esperientzia aberasgarriago bilakatzeko hain garrantzitsua den entzumen aktiboa bultzatzeko.

Tailerra doakoa izango da "Hegoaldeko haizea" kontzerturako sarrera dutenentzat, baina aurretik izena eman behar da, 943 00 31 80 telefonora deituta. Kontzerturako sarrerak Kursaaleko leihatilan (EOS edo Kursaal Fundazioaren emanaldi egunetan) eta www.kutxabank.es webgunean erosi daitezke.

Contenido patrocinado