Erabiltzaileek 6,9 puntuko nota eman diote Lanbideri

Lanbideko bulego bat
Europa Press - Archivo
Actualizado: lunes, 23 abril 2018 11:08

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Lanbide enpleguko euskal zerbitzuko erabiltzaileek 10etik 6,9 puntuko nota eman dute batez beste, zerbitzu publikoaren gogobetetasun maila balioestean, hau da, aurreko urtean baino bi hamarren gehiago.

Erakunde publikoaren kabinete teknikoak prestatu duen "Eskariaren analisiari eta gogobetetasun mailaren neurketari buruzko galdera sorta" lanaren arabera, 3.618 pertsonak parte hartu zuten kontsultan 2018ko apirila eta 23018ko urtarrila butartean, 1.832 emakumek eta 1.786 gizonek. Parte hartze maila bikoiztu egin da aurreko urtearen aldean.

Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiaren iritziz, galdera sortaren balioa "ukaezina" da. "Izan ere, horren bidez, egon daitezkeen akatsak zuzendu eta erabiltzaileei eskaintzen dizkiegun zerbitzuen kalitatea hobetu daiteke", gaineratu du.

Iaz Lanbideko bulegoetan zerbitzuren bat jaso zutenen gogobetetasun maila aztertzeko, galdera sortak zazpi analisi arlori buruzko 20 item jaso ditu: orokorra, zerbitzuak, kanalak, erkaketak, gomendioa, asmoak eta balorazioa.

Kasu guztietan, bitan izan ezik (DSBE tramitatzea eta diru laguntzak), 2017an eskuratutako kalifikazioak 2016koak baino handiagoak izan dira. Zerbitzu publikoaren sarea eratzen duten 43 bulegoetan, adeitasunari (8,14 puntu) eta langileen gaitasunari buruzko kalifikazioak nabarmendu dira. Era berean, jasotako arretarekin kritiko izan diren pertsonen proportzioak ia bi puntu egin du behera azken urtean, %8,7tik %6,8ra murriztuz.

"Erabiltzaileen iritziz, arretaren azkartasuna, enplegu aukerak lortzeko edo hobetzeko jasotako zerbitzuen erabilgarritasuna eta enplegu eskaintzen zerbitzua dira urte batetik bestera gehien hobetu diren alderdiak", esan du Belandiak.

GOGOBETASUNA

Halaber, Lanbideko bulegoetara hurbildu direnek hiru puntu gehiago eman diote gogobetetasun mailari, aurreko urtearen aldean. 2017an, Lanbideko erabiltzaileen %86k adierazi du pozik dagoela jaso dituen zerbitzuekin, eta indize hori handiagoa da emakumeen artean.

Lanbideren galdera sortari erantzun dioten pertsonen iritziz, enplegu zerbitzura jotzea baliagarria izan daiteke enplegua lortzeko edo lan merkatuan dituen aukerak hobetzeko, eta heren baten iritziz "oso baliagarria" da. Gainera, %50,6k dio beste pertsona batzuei gomendatuko liekeela zalantzarik gabe. "Logikoa den bezala, erabiltzaileen artean asegabetasunerako motibo nagusia enplegu batera ez jotzea da", esan du Lanbideko zuzendariak.

Azkenik, emaitzen artean nabarmena da elkarrizketa bete duten pertsonen %56,4ren iritziz Lanbidek emandako arreta beste administrazio publiko batzuek emandakoa baino hobea izan dela, %31,4k antzekoa izan dela uste du eta %12,2k baino ez du uste txarragoa izan dela.