Erabiltzen ari zen traktoreak azpian harrapatuta, gizon bat hil da Ibarran

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

Gizon bat hil da asteazken honetan Gipuzkoako Ibarra herrian, erabiltzen ari zen traktorea irauli eta azpian harrapatuta gelditu ondoren, Ertzaintzaren iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez.

Ezbeharra goizeko 09:10ean gertatu da, asteazken honetan, Ibarrako landa batean. Gizon bat traktore batekin lanean ari zen, ibilgailua irauli egin da eta gizona azpian harrapatuta geratu da.

Osasun zerbitzuetako langileak istripuaren tokira bertaratu dira eta biktima suspertzen saiatu dira, baina, ahalegindu arren, azkenean langilea hil egin da.