Eraikuntzaren jarduera %10,4 murriztu zen 2011. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan

Eraikuntzak behera egin zuen 2011n
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 2 marzo 2012 11:46

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren sektorearen jarduerak %10,4 egin zuen behera 2011. urtean, aurrekoarekin alderatuta, azken hiruhilekoan urte arteko %13,2ko beherapen nominala izan ondoren, Eustaten datuen arabera.

   Halaber, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, joan den urteko laugarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektoreak %5,3 egin zuen behera, hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

   Eraikuntzaren sektoreak iazko laugarren hiruhilekoan behera egin zuen obra zibilaren azpisektoreak (-%14,4) eta eraikinenak (-%12,6) urte arteko emaitza negatiboak izan zituztelako. Urte osoa kontuan hartuta, eraikinen azpisektoreak %11,2ko beherakada izan zuen, eta obra zibilarenak %8,7koa.

   Hiruhileko arteko terminoetan, eraikuntzak 2011ko laugarren hiruhilekoan izan zuen jarduera eta aurreko hiruhilekoan izandakoa alderatuz gero, ikusten da eraikinen azpisektoreak eta obra zibilarenak, biek ere, %5,3ko bilakaera negatiboa izan zutela.

   Azkeni, eraikuntzaren sektoreko enpleguak %3,7 egin zuen behera iazko azken hiruhilekoan, hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta %10, 1 jaitsi zen aurreko urteko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta.