Eraikuntzaren kostuak %0,2 gehitu ziren martxoan EAEn

Eraikuntzako langile bat
Foto: Europa Press
Actualizado: jueves, 30 abril 2015 10:54

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 gehitu zen joan den martxoan, aurreko hilaren aldean, eta horrela, urte arteko tasa %0,5 gutxitu da. Eskulanaren kostua ez zen aldatu martxoan, eta lehengaien kostuak %0,3 gehitu ziren, Eustaten datuen arabera.

   Martxoan, Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek zeinu bereko bilakaera izan zuten lehengaien kostuan. Horrela, Etxegintzaren atalean %0,2ko igoera izan zuten aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,6koa.

   Halaber, bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu bera baina intentsitate ezberdinak izan dira: Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,4 merketu dira urte artean, eta Obra Zibilarenak %2,5.

   Bestalde, sektoreak kontsumitutako lehengaien artean, urte artean prezioen hazkunderik handienak izan dituztenak, Zurgintza (%2,1), Ez metalezko industria (%0,9) eta Energia elektrikoa eta gasa (%0,8) izan dira, eta jaitsierarik handienak, aldiz, Petrolio fintzea (%-18,0), Industria kimikoa (%-2,1) eta Kautxu eta plastikoa (%-1,3) sektoreak.