Eraikuntzaren kostuen 2011ko urte arteko tasa %1,8 izan da

Eraikuntzaren kostuek gora egin zuten abenduan EAEn
Foto: Europa Press
Actualizado: lunes, 30 enero 2012 11:43

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzako kostuen indizeak %0,6 egin zuen gora joan den abenduan, aurreko hilabetearen aldean, eta horrela, 2011ko urte arteko tasa %1,8 da, Eustaten datuen arabera.

   Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2011ko abenduan eskulanaren kostuak ez zuen aldaketarik izan (%0,0), eta lehengaien kostuek, ordea, %0,8 egin zuten gora.

   Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreetako lehengaien kostuek  antzeko bilakaera izan zuten abenduan: Eraikuntzakoen kostuak %0,8 igo ziren, eta Obra Zibilekoek %0,6, aurreko hilabetearekin erkatuta. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera aztertuta ikusten da Eraikuntzako lehengaien kostuek %1,4 egin dutela gora, eta Obra Zibilekoek %3,6.

   Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioei dagokienez, azken 12 hilabeteetan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%20,1) Petrolioaren birfinketa (%15,8) eta Industria kimikoa (% 6,7) izan dira.

   Bestalde, ondoren ematen direnetan lehengaien prezioek urte batetik bestera (2010eko abendutik 2011ko abendura) behera egin dute edo igoera txikiagoa izan dute: Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (-%0,1) Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (%0,2) eta Metalurgia (%0,3).