Eraikuntzaren kostuak %0,7 igo ziren EAEn urtarrilean, aurreko hilaren aldean

Eraikuntzaren kostuak gora urtarrilean
Europa Press
Actualizado: lunes, 27 febrero 2017 11:08

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzaren kostuen indizea %0,7 igo zen joan den urtarrilean, aurreko hilaren aldean. Urte arteko tasak, ordea, ez zuen aldaketarik izan (%0,0), Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak emandako datuen arabera.

Bestalde, aurreko hilarekin alderatuta, eskulanaren kostua %1,0 igo zen urtarrilean, lehengaien kostuak %0,6 igo ziren bitartean. Halaber, Eraikuntza eta Obra zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuan, aurreko hilaren aldean: Eraikuntzan %0,6 igo zen, eta Obra zibilean %1,0. Urte arteko aldian, berriz, bi azpisektoreek ez zuten bilakaera bera izan: Eraikuntzarenak %0,8 jaitsi ziren, eta Obra Zibilarenak %3,0 igo.

Kontsumitutako lehengaien prezioen artean, joan den urtarrilean, eta 2016koarekin alderatuta, sektore hauek izan zituzten urteko prezioen igoerarik handienak: Petrolioa fintzea (%47,5), Metalurgia (%4,5) eta Metalezko gaiak (%1,3). Aitzitik, azken 12 hilabeteetan sektore hauen lehengaien prezioek behera egin zuten: Energia elektrikoa eta gasa (%-5,0), Kautxua eta plastikoa (%-4,5) eta Ez metalezko meak (%-2,1).