Erandion bikotekidea hiltzea egotzitako gizona espetxeratu dute

Actualizado: miércoles, 7 octubre 2015 15:59

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Erandion (Bizkai) joan den astelehenean ustez bere bikotekidea hil ondoren atxilotu zuten gizonezkoa espetxeratzeko agindu du epaileak, iturri judizialek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez.

   Emakumearen gorpua astelehenean bertan aurkitu zuten atxilotuaren etxebizitzan, Erandioko Astrabudua auzoan, senideek igandean haren desagerpena salatu ondoren.

   Ertzaintza emakumearen bikotekidea bilatzen aritu zen astelehenean, eta azkenean, 18:30 aldera aurkitu eta atxilotu zuten. Gizona epailearen aurretik igaro da arratsalde honetan eta behin behinean espetxeratzeko agindu du.