Erandion desagerturiko 89 urteko gizona bilatzen jarraitzen dute

Actualizado: miércoles, 19 abril 2017 12:51

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Bizkaiko Erandio herrian desagertu den 89 urteko gizonezkoa bilatzeko dispositiboa abiarazi dute berriro asteazken honetan Ertzaintzak, Erandioko Udaltzaingoak, Gurutze Gorriak, Babes Zibilak eta DYAk. Senideek astelehenean salatu zuten gizonaren desagerpena.

Asteartean Erandion eta inguruan egindako bilaketa lanek ez zuten fruiturik eman, eta asteazken honetan bilaketa areagotuko da desagerturiko gizonezkoa aurkitzen saiatzeko.