Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 03/09/2010 11:52

Erandion metroaren Lutxanako geltokian makina saltzaileak indarrez ireki dute bost lagun atxilotu dituzte Bilbon

   Erandion metroaren Lutxanako geltokiko txartelak saltzeko makinak indarrez ireki dituzten 20 eta 38 urte arteko bost pertsona atxilotu dituzte gaur goizaldean Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Goizaldeko 2:00etan jakinarazi diote Ertzaintzari txanoak zeramatzaten lagunen talde batek Bilboko metroaren Lutxanako geltokiko txartelak saltzeko makinak indarrez ireki dituztela. Dirudienez, lapurreta egin ondoren, auto batean ihes egiten ikusi dituzte ustezko lapurrak.

   Herrizaingo Sailaren arabera, ertzainek ohiko zainketa dispositiboa jarri dute martxan, eta pixka bat geroago ikusi dute susmagarrien autoa Bilboko Maria Diaz de Haro kaletik.

   Horrela, autoa geldiarazi eta barruan zihoazenak identifikatu dituzte. Kantitate ezberdineko hainbat txanpon eta billete-sortak zeramatzaten zenbait boltsa aurkitu dizkiete, eta ezin izan dute azaldu nondik atera dituzten. Gainera, buru-berogarriak zeramatzaten autoaren barruan.

   Ebidentzia horiek guztiak ikusita, Ertzaintzaren agenteek 20 eta 38 urte arteko bost lagunak atxilotu dituzte eta ondoren poliziaren egoitzara eraman.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
La ola de frío se agudizará el fin de semana Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Camps dice que siempre se ha sentido "habilitado" políticamente

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.