Eric Claptonek disko berria kaleratuko du martxoaren 12an, "Old Sock" izenburupean

Eric Claptonek disko berria aurki
ERIC CLAPTON
Actualizado: martes, 29 enero 2013 12:29

BILBO, 29 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eric Clapton gitarrista eta kantari estatubatuarrak datorren martxoaren 12an argitaratuko du bere ibilbidearen 21.a izango den diskoa, "Oldo Sock" izenburupean.

Gitarrista handiaren lan berria bere zigilu propioan plazaratuko da, hau da, Bushbrach Records diskoetxean, eta CD eta binilo bikoitzean kaleratuko da, 12 abesti berri bilduz.

"Further On Down The Road", "Angel", "Every Little Thing", "The Folks Who Live On The Hill", "Born To Lose", "Till Your Well Runs Dry", "All Of Me", "Still Got The Blues", "Goodnight Irene", "Gotta Get Over", "Your One And Only Man" eta "Our Love Is Here To Stay" dira diskoak jasotzen dituen kanten izenburak.