Eroskik bere ontzi eta paketeek ingurumenean duten eragina murriztuko du aplikazio informatiko berri bati esker

Actualizado: lunes, 18 julio 2011 15:55

BILBO, 18 Jul. (EUROPA PRESS) -

Eroskik bere ontzi eta paketeek ingurumenean duten eragina murriztuko du Azti-Tecnalia zentro teknologikoak garatutako aplikazio informatiko bati esker. Tresna berri horrek ontzi formatu ezberdinen kostua zein eragina alderatzea ahalbidetzen du, Eroski kooperatibak adierazi duenez.

Ekimen hau enpresaren Ingurumenaren Estrategia Planean sartzen da, "prozesuen eraginkortasunaren bitartez ingurumenaren iraunkortasuna lortzea" delarik helburua.

Ontzi formatu ezberdinek ingurumenean izan dezaketen inpaktua erakusten du tresna berri honek, baita ingurumeneko inpaktuak dakartzan kostuak eta negutegi efektua eragiten duten gasen emisioaren berri eman ere.

Ekimen honek ontziaren formatua aukeratzerako orduan produktu bakoitzarentzako egokiena aukeratzea ahalbidetuko du, material, prozesu, garraiobide eta kudeaketa mota ezberdinak nahasi ahal izanik, ingurumenean izan dezakeen eragina gutxitzeko helburuarekin.