Eroskiren "Elkartasun Izarrak" kanpainak 100.000 euro baino gehiago bildu ditu

Eroskiren "Elkartasun Izarrak" kanpaina
EROSKI
Actualizado: jueves, 5 enero 2017 13:28

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

Eroski kooperatibaren "Elkartasun Izarrak" kanpainak 100.000 euro baino gehiago bildu ditu, azaroaren 10ean abian jarri zenetik. Egun horretatik, kontsumitzaileek izar itxurako elkartasun apaingarriak erosi ahal izan dituzte euro baten truke. Kanpaina elkarrekin antolatu dute Eroskik, ACNURen Euskadiko Batzordeak, Adinekoen Lagunak Fundazioak eta UNICEFen Espainiako Batzordeak.

"Elkartasun Izarrak" kanpainaren sorburuak Eroskiko langile baten tradiziorekin du zerikusia, Eguberrietako apaingarrietan urteko bizipenik onenak idazteko ohitura baitzuen, Eroskik jakinarazi duenez.

Aurten, kooperatibak ongintzako hiru kausatara zabaldu du Eguberrietako elkartasun kanpaina, bere Bezero Bazkideek www.eroski.es webgunean botoa emanda hala erabaki ondoren. Bozketan, 10.000 kontsumitzailek baino gehiagok parte hartu dute, eta hauek dira prozesuan irabazi duten kausak: haurrentzako laguntza, UNICEFen Espainiako Batzordearen bitartez; adinekoen bizi kalitatearen hobekuntza, Adinekoen Lagunak Fundazioaren laguntzaren bitartez; iheslariak babesteko eta artatzeko kausa, ACNURen bitartez.