N-1 errepideko bide bat itxiko da igandean Andoainen (Gipuzkoa), Buruntzako lotunearekin lotzeko

Actualizado: jueves, 10 marzo 2011 19:13

DONOSTIA, 10 Mar. (EUROPA PRESS) -

N-1 errepideko bide bat txandaka itxiko da datorren igandeko goizeko 7:30etatik astelehen goizaldeko 3:00etara bitartean, Andoaingo (Gipuzkoa) saihesbideko (Urumeako autobia) lanen barruan jasota dagoen Buruntza lotunearekin lotzeko lanak egiteko.

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, lan horiek 600 metroko tarte batean egingo dira, 447,2 eta 447,8 kilometro puntuen artean, Andoainen. Egingo diren lanak izango dira, nagusiki, oraingo zoladura fresatzea eta errodadura geruza berria zabaltzea.

Lan horiez gain, portikoen zimenduak jartzeko, gauez ere egin beharko dira lanak, martxoaren 14an hasi eta gutxi gorabehera hiru egunetan, eta horretarako ibilgailu azkarren bidea itxiko da.