Erroa argitaletxeak "Herrien mintzoa" bilduma aurkeztuko du ostegunean Bilbon

"Herrien Mintzoa" Bildumaren Bi Liburu Aurkeztuko Dira Ostegunean
ZENBAT GARA
Actualizado: miércoles, 29 marzo 2017 13:21

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Erroa argitaletxeak "Herrien mintzoa" bilduma aurkeztuko du ostegunean, martxoaren 30ean, Bilboko Zirika herri gunean. Ekitaldian bilduma horretan argitaratu diren bi liburuak aurkeztuko dira: "Beduino bat Karibe aldean" (Mendebaldeko Sahara) eta "Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak" (Palestina).

Aurkezpena 19:30ean hasiko da eta Ali Salem Iselmu saharar idazlea, Xabier Monasterio Erroako editore eta itzultzailea eta Jabi Zabala kazetaria izango dira. Aurkezpenean testu batzuk irakurriko dira, euskaraz eta hassanieraz, eta Ane Irazabal kazetariak igorritako bideo aurkezpena proiektatuko da.

"Herrien mintzoa" bildumaren helburua herri zapalduetako literatura lanak euskaldunon artean ezagutzera ematea da, herri horietako egoerak eta gatazkak ezagutzearekin batera. Horretarako, hautatutako literatura lanak euskaratzearekin batera, herri horren testuingurua eta egoera azaltzen duen hitzaurre batek laguntzen du, gaia ezagutzen duen euskal kazetari batek idatzita.

"Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak" liburuan, 16 palestinar emakumek idatzitako beste horrenbeste kontakizun bildu zituen Jo Glanville kazetari britainiarrak. Xabier Monasterio idazleak euskaratu ditu kontakizunok eta Ane Irazabal kazetariak idatzi du hitzaurrea. "Beduino bat Karibe aldean", berriz, Ali Salem Iselmu idazle sahararrak idatzi zuen 2014ean, "Un beduino en el Caribe" izenburupean, eta Erroak 2015ko abenduan argitaratu zuen euskarazko edizioan. Xabier Monasteriok euskaratu zuen eta Jabi Zabalak idatzi zuen hitzaurrea.