Erromesak Madrilen dauden artean beraein asanblea eta ekintzetan parte hartzera bultzatu die 15-Mkoek

Actualizado: miércoles, 17 agosto 2011 20:12


MADRID, 17 Ago. (EUROPA PRESS) -

Puerta del Soleko Pentsamenduaren Asanbleak 15-Mk antolatu dituen asanblada eta ekintzetan parte hartzera gonbidatu ditu Madrilen dauden erromesak, madrid.tomalaplaza.net web orrian publikatu duten testuan dakarren bezala beraien mugimendua errespetuan, kooperazioan eta elkartasunean oinarritzen baita.

"Munduko leku ezberdinetatik datozen gazteak informatzera gonbidatzen ditugu, bitarterik eta manipulaziorik gabe, 15-Maren benetako errealitatea", iragarri dute goian aipatutako testuan, haserretuek Aita Santuarne bisitaren inguruko hausnarketen fruitu dena.

Zentzu horretan, "15-Ma ez da inola ere mugimendu doktrinario bat" ziurtatu dute, "guztiz kontrakoa, ohitura eta tendentzia espiritual guztiak errespetatzen ditu, ez da horien inguruan hitzik egiten, ez onerako ez txarrerako".

"Parte hartze horrekin mugimendu hori guztiz mundiala bilakatzea lortuko da, erlijioa edo eta beste sinesmen batzuengatik inortxo ere baztertu gabe", defendatzen dute, nahiz eta Gazteriaren Jardunaldi Mundialaren leloa desegokia dela iruditu eta hura kritikatu, gazte guztiak deitu beharrean erlijiosoak bakarrik direnei deitzen baitzaie.