Ertzaintzaren bigarren Eguna ospatuko dute igandean Arkauten (Araba)

Ertzaintzaren Eguna ospatuko dute igandean
EUSKO JAURLARITZAKO HERRIZAINGO SAILA
Actualizado: jueves, 6 octubre 2011 19:13

GASTEIZ, 6 Oct. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren Egunaren bigarren edizioa ospatuko dute datorren igandean, urriaren 9an Arkauteko Ikastegian (Araba). Egun honetan, instituzioko kide guztiak omenduko dituzte, "erakundeen eta euskal gizartearen babesa eta laguntza helaraziz askatasunen eta herritarrren eskubideen defentsan egindako lanagatik", Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez.

Ekitaldia 12:00etan hasiko da zerbitzuan nabarmendu diren agenteen merezimenduzko ekintzen kondekorazioarekin, eta aurten erretiroa hartu duten ertzainei oroitzapenezko plaka bana emango zaie. Protokolozko ekitaldien barruan, hildako agenteak oroituko dituzte eta, azkenik, Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren hitzekin bukatuko da ekitaldia.

Ekitaldi ofizialarekin batera, unitateeen erakusketa desberdinak egingo dira eta Ertzaintzak erabilitako materialaren erakusketa estatikoa zabalduko da, non ibilgailuak, ikerketa tresnak eta abar ikusgai izango diren. Arkauten kokatuko museoaren barruan Ertzaintzaren garapen historikoa ezagutu ahal izango dute bisitariek, hala nola uniformeak, agiriak eta materialak, bai 1936ko Ertzañarenak, bai gaur egungoak, 1982tik aurrerakoak, hain zuzen.

Jaialdian mila lagun bilduko dira, agenteen eta beren senitartekoen artean. Gainera, instituzioetako ordezkari ugari bilduko dira: Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta kideak, Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak, Herrizaingo sailburu ohiak, Espainiako Gobernuaren ordezkaria, Parlamentuko bozeramaileak, Epailetzako kideak, alderdi politikoetako ordezkariak eta abar.

Era berean, EAEko udaltzaingoetako, Mossos d'Esquadra, Nafarroako Foru Polizia, Hendaiako CCPAko arduradun eta Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibileko agintariak egongo dira, bai ta Ertzaintzaren unitate guztietako dibisio zuzendariak eta arduradunak ere.