Eskiatzera joateko hiru bidaia antolatu ditu Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak

Actualizado: martes, 11 enero 2011 17:35

BILBO, 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko Udalak elurretara joateko prezio baxuko asteburuko hiru bidaia antolatu ditu Kirol Patronatuaren bitartez. Zehazki, Cauterets, Baqueira Beret eta Formigal eski estazioetarako bidaiak izango dira.

Urtarrileko, otsaileko eta martxoko asteburuetan izango dira bidaiak. Horrela, lehena urtarrilaren 28tik 30erakoa izango da, Cauteretsera. Kirol Patronatuko abonatuek 125 euro ordaindu beharko dituzte, eta abonatuak ez direnek, berriz, 139 euro.

Bigarren bidaia, otsailaren 11tik 13ra, Baqueira Bereteko estaziora izango da. Bere prezioa 185 eurokoa izango da abonatuentzat, eta 199 eurokoa ez direnentzat. Azkenik, martxoaren 11tik 13ra Formigalera eramango ditu eskiatzaileak Kirol Patronatuak, eta bidaiaren kostua 170 eurotakoa izango da abonatuentzat, eta 185 eurokoa ez direnentzat.

Garraioa, hoteletik eta pistetara bidaia, istripu-asegurua, gidaria, forfait-a eta ostatua bidaien prezio barruan daude. Santanape Udal Kiroldegian eta Bermeoko Arene Kiroldegian eman ahal izango da izena, bai eta Santanape Kiroldegiko 94 627 00 45 telefono zenbakira eta Arene kiroldegiko 94 617 91 80 telefono zenbakira deituz ere.