Eskoriatzako (Gipuzkoa) ikasle batek irabazi du haurren eskubideei buruz Eusko Jaurlaritzak emandako saria

Lehiaketako irabazlea saria jasotzen
EUSKO JAURLARITZA
Actualizado: martes, 5 abril 2011 19:26

BIILBO, 5 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ibone Andres Eskoriatzako (Gipuzkoa) Arizmendi ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikaslea izan da irabazlea Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak deitutako diseinu-lehiaketan. Gazteria Zuzendaritzak, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eta Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzak "Zer IRUDItzen" goiburuarekin eman duten sariaren helburua Haurren Eskubideen Konbentzioaren XXI. urteurrena ospatzea izan da.

Ekimena sustatu duten lau sailetako zuzendariek eta ordezkariek eman dizkiete sariak lehiaketaren irabazleari eta finalistei. Lehiaketan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat ikastetxek hartu dute parte, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Saritutako diseinua, "Derechos con deberes: "¡Dales IMAGEN! / Eskubideak eta betebeharrak: Zer IRUDItzen?" goiburuarekin egin den kanpaina zabaltzeko elastikoetan agertuko da, eta elastiko horiek online eskatu ahal izango dira, www.euskadi.net/zeukesan webgunean.

Ibone Andres irabazleaz gain, ondoko ikasle finalisten lanak saritu ditu epaimahaiak: Oier Udaondo -DBHko 2. maila-, Berrio-Otxoa (Bilbo);

Joana Alvarez -DBHko 2. maila-, Berrio-Otxoa (Bilbo); Guillermo Camara -DBHko 2. maila-, Deutsche Schule San Alberto Magno (Donostia); Julen Perales -Batxilergoko 1. maila-, Arizmendi Ikastola (Eskoriatza) eta

Gaizka Dobaran -DBHko 4. maila-, Padre Andres Urdaneta (Loiu).