Eskualdeko Turismoaren Neurketari eta Analisi Ekonomikoari buruzko Nazioarteko II. Biltzarra egingo da Bilbon

BILBO, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eskualdeko Turismoaren Neurketari eta Analisi Ekonomikoari buruzko Nazioarteko II. Biltzarra izango da Bilboko Euskalduna Jauregian urriaren 27, 28 eta 29an, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa Sailak Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, Turismoaren Munduko Elkarteak (TME) eta Espainiako Turismo eta Barne Merkataritzako Idakariotza Nagusiak antolatuta.

Biltzarraren helburua sektore turistikoaren azterketen, profesionalen, enpresen eta erakundeen artean ezagutzak trukatzeko foroa izatea da, horrela, turismorako oso garrantzitsuak diren gaien inguruan gogoeta egin ahal izateko, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Eskualde eta toki mailan turismo-guneen kudeaketan, eragin ekonomikoen eta lurraldekako harremanen ikerketan eta fluxu turistikoak neurtzeko teknologia berritzaileen aplikazioan interesa duten erakundeei politika turistiko eraginkorrak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko orientazioa eskaintzea da biltzarrarebn beste xedeetako bat.

Biltzarrean aztertuko diren gai nagusien artean dauden turismo-guneen potentzial ekonomikoa maximizatzen duten politikak, teknologia berriak eta berrikuntza eskualdeko turismoaren erakundeei ahalordea emateko eta eskualde mailan ekonomiaren, mugikortasunaren eta turismoaren arteko loturei buruzko ikerketa aplikatuak.

Biltzarrarekin lotutako guztiarentzako erreferentziazko webguneahttp://www.inroutenetwork.org/conference da. Bertan, behin-behineko programa kontsultatu, erregistratu, eta 'call for papers' delakoaren informaziora eta beste hainbat informazio garrantzitsura jo daiteke.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza eta Turismo Sailaren Basquetour agentziak, Espainiako Barne Merkataritza eta Turismoaren Idazkaritza Nagusiak eta Turismoaren Munduko Elkartea akordio bat dute sinatuta Eskualdeko Turismoaren Neurketari eta Azterketa Ekonomikoari buruzko nazioarteko biltzar jakin batzuk egiteko.

Akordio honen helburu nagusia 2011-2013 aldian Euskadin urtero egingo diren eskualdeko turismoaren neurketari eta azterketa ekonomikoari buruzko nazioarteko biltzarrak antolatzea da. Horretarako, neurketa eta eskualdeko ikerketa hiru alor zehatzetan sustatuko da: bisitarien fluxua, turismoa eta lurraldea eta turismoaren ekarpen ekonomikoa.

Azken finean, biltzarrak orientazioa eskainiko die eskualdeko eta toki mailako turismo-guneetan interesak dituzten erakundeei, betiere, neurketa-sistemak garatze aldera eta jarduera turistikoaren eta turismo-sektorearen beraren azterketa ekonomikoa bultzatzeko helburuarekin; erabakiak hartzea eta politika turistiko eraginkorrenak diseinatzea ahalbidetuko du horrela.