Espainiako 11 film proiektatuko dira Donostia Zinemaldiko 'Made in Spain' sailan

'Ocho Apellidos Vascos'.
DONOSTIA ZINEMALDIA
Publicado: viernes, 29 agosto 2014 12:07

BILBAO, 29 Ago. (EUROPA PRESS) -

62. Donostia Zinemaldiaren 'Made in Spain' sailak Espainian aurten ekoitzitako 11 lan bilduko ditu, jaialdiko antolatzaileek ostiralean jakinarazi dutenez.

Irailaren 19tik 27ra Gipuzkoako hiriburuan aurkeztuko diren filmak dira '10.000 km' (Carlos Marques-Marcet), Malagako zinema-jaialdian lau sari irabazi zituen pelikula, film onenarena barne; 'Ártico' (Gabriel Velázquez), Berlingo aurtengo zinema-jaialdiko Generation sailean aipamen berezia lortu zuen lana eta 'Carmina y Amén' (Paco León), 'Carmina o revienta' filmaren jarraipena.

Era berean, 'Ciutat Morta' (Xavier Artigas, Xapo Ortega), Málagako zinema-jaialdian dokumental onenaren Zilarrezko Biznaga irabazi zuen obra eta 'Hermosa juventud' (Jaime Rosales), Canneseko zinema-jaialdiko 'Un Certain Regard' sailean estreinatu zen lana, Espainian bizirauteko borrokatuko diren hogei urteko bi gazte maiteminduen istorioa, erakutsiko dira.

Inork oraindik ikusi ez badu, 'Ocho apellidos vascos' (Emilio Martínez-Lázaro), Espainiako zinemetan diru gehien batu duen pelikula nazionala proiektatuko da Donostian, baita 'Open Windows' (Nacho Vigalondo), Elijah Wood eta Sasha Grey protagonista dituena.

Azkenik, 'Sobre la marxa' (Jordi Morató); 'Stella Cadente' (Lluis Miñarro), zuzendariaren fikziozko lehenengo pelikula, Rotterdameko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zena; 'The Food Guide to Love' (Dominic Hararí, Teresa de Pelegrí) eta 'Yo decido.El tren de la libertad', abortuaren erreforma legearen aurkako protestei buruzko dokumentala, ere ikusi ahal izango dira 62. Donostia Zinemaldian.