Espezializazio adimendunean duen esperientzia aurkeztuko du Jaurlaritzak Varsovian

Actualizado: jueves, 1 marzo 2012 12:43
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzak Espezializazio Adimendunari buruzko Europako mintegi batean parte hartuko du Varsovian martxoaren 1ean eta 2an, Europako Batzordeak gonbidatuta. Plangintza eta Estrategiako zuzendari Inmaculada Freijek Euskadin izandako esperientziak azalduko ditu gai horri dagokion jardunbide egoki baten adibide gisa.

   Europako Batzordea duela urte batzuetatik Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako eskualde-ekonomiak dinamizatzera zuzendutako neurri multzo bat garatzen ari da, hain zuzen ere, espezializazio adimendunaren ereduan oinarritutako eskualde-garapeneko estrategia berriak aplikatzeko ahaleginean. Eskualde horiei lehiakortasun-abantaila eman nahi zaie, baita abantaila konparatiboa ere, etorkizuneko jarduera berriak garatzea ahalbidetuko diena.

   Jaurlaritzatik azaldu dutenez, espezializazio adimendunaren kontzeptuaren jatorria 2006-2009 aldian Europako adituen talde batek -"Knowledge for Growth Group" (K4G) delakoak- egindako gogoeta estrategikoaren emaitza da; izan ere, Europaren eta Amerikako Estatu Batuen artean zegoen "gap" delakoaren" arrazoia eskualde-garapenaren eremuko espezializazio ekonomikorako eta teknologikorako gaitasun txikiagoa izatea zela ikusi baitzuten.

   Espezializazio adimenduna diziplina ekonomiko berria da eta bere jarduera-eredua "lehiakortasunaren turbina" kontzeptuan oinarrituta dago, hau da, helize hirukoitzean honako hauek uztartzen ditu: espezializazioa lehiakortasun-abantaila gisa, erlazioak berrasmatze ekonomiko gisa eta ikuspegi globala eskualdeari abantaila konparatiboa eransten dion alderdi gisa.