Estopak kontzertua eskainiko du Bilbao Arenan abenduaren 11n

Actualizado: martes, 14 julio 2015 10:57

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

   Estopa taldea bira berri batekin itzuliko da estatuko eszenatokietara, eta geldialdia egingo du Bilbon abenduaren 11n, "Rumba a lo desconocido" disko berria aurkezteko. Kontzertua Bilbao Arena pabiloian izango da, Producciones Serrano agentziak jakinarazi duenez.

   Bikote katalanaren lan berriaren lehen kanta "Pastillas para no dormir" da, eta dagoeneko harrera handia izan du Interneten eta irratietan. Abesti berriak jotzeaz gain, bere ibilbide musikalaren kanta ospetsuenak eskainiko ditu Estopak.

   "Rumba a lo desconocido" diskoa bikoteak berak ekoitzi du, Rafa Sardina eta Cheche Alara Grammy sarien irabazleekin batera. David eta José Manuel Muño anaiek adierazi dutenez, disko berriaren soinua deskribatzeko hitz bakarra erabili behar ez gero termino berria sortu beharko lukete: "Rumbarock".

   Kontzerturako txartelak www.estopa.com webgunean eta Taquilla Mediaset eta Ticketmaster (www.ticketmaster.com, Carrefour, Fnac, Halcon Bidaiak) sareen bidez lor daitezke. Bilboko kontzerturako sarrerak Kutxabankeko webgunean eta kutxazainetan ere eskura daitezke.