Etnologia alorreko proiektu batek irabazi du 2011ko Jose Miguel de Barandiaran Ikerketa Beka

Jose Miguel de Barandiaran Ikerketa Bekaren 2011ko epaimahaia
JOSE MIGUEL DE BARANDIARAN
Actualizado: jueves, 7 abril 2011 15:24

BILBO, 7 Abr. (EUROPA PRESS) -

Daniel Ruiz Rementeria Arruzak aurkezturiko "Análisis etnológico de los paisajes culturales de Busturialdea: Antropología, cultura y paisaje" (Busturialdeko paisaia kulturalen azterketa etnologikoa: Antropologia, kultura eta paisaia) proiektuak irabazi du Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak antolatzen duen Ikerketa Beka.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak ikerketa beka batzuk eratu zituen 1980. urtean, etnografia eta arkeologia gaietako ikerlan berriak babesteko helurbuarekin. Ikerketa beka horiek urtero deitu ohi dira, gaiak aldizkatzen direla.

Horrela, 2011ri dagokion etnologia gaietako bekara hainbat eskabide aurkeztu ziren, eta horiek arretaz aztertu zituen Kepa Fernandez de Larrinoak, Ingrid Kuschick-ek eta Juan Antonio Rubio-Ardanazek osaturiko epaimahaiak apirilaren 4an, eta aho batez erabaki zuten beka Rementeria Arruzaren proiektuari ematea.