Etorkizuna Eraikiz ekimenaren nazioarteko biltzarra ostegunean izango da, Tabakaleran

Actualizado: martes, 17 octubre 2017 12:35

DONOSTIA, 17 Oct. (EUROPA PRESS) -

Etorkizuna Eraikiz ekimenaren nazioarteko lehen biltzarra egingo da ostegunean, urriaren 19an, Donostiako Tabakalera zentroan, "Gipuzkoaren etorkizuna modu partekatuan eraikitzeko hasitako bidea finkatu eta bultzada berri bat emateko", Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.

Gizarte antolatuaren 200 ordezkarik baino gehiagok parte hartuko duten biltzarran, eta hiru helburu bilatuko dituzte: dinamika aberastea nazioarte mailan erreferentziazkoak diren kasu berritzaileak aurkeztuz, proiektu pilotuetan parte hartzen ari diren pertsonen ekarpenak eta hobekuntzak jasotzea, eta, aurreikusitako sozializazio estrategiaren barruan, Gipuzkoako gizartea Etorkizuna Eraikiz ekimenaren partaide egiten jarraitzea.

Biltzarra "mugarri bat" izango dela eta egindako ekintzak "guztion artean" ebaluatzeko aukera emango duela azpimarratu dute, baita "ezagutza berria" eskuratzeko ere, lankidetzan eta esperimentazioan oinarritutako gobernantza eredu arrakastatsuak ezagutzera emango dituzten nazioarteko adituen eskutik.

Lurraldeko erakundeetako hainbat ordezkarik eta gizarte nahiz ekonomia arloko eragilek parte hartuko dute: esparru ezberdinetako elkarteak, unibertsitateak, enpresak, garapen agentziak eta abar. Izena emateko hondoko lotura honetara jo behar da: https://www.gipuzkoa.eus/es/web/etorkizunaeraikiz/congreso.