Etxebizitza batean lapurtzen harrapatu duten 19 urteko mutil bat atxilotu dute Andoainen (Gipuzkoa)

DONOSTIA, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Andoaingo (Gipuzkoa) Udaltzaingoak, Ertzaintzaren laguntzarekin, 19 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean, ustez etxebizitza batean lapurtzeagatik. Atxilotua balkoi batera igo da, eraikinaren horman eskailera bat jarriz, jabeak etxean ez zeudela aprobetxatuz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Gertaera goizaldeko 4:00ak aldera jazo da, Andoainen. Agenteek, Aita Larramendi kaleko etxe baten aurrealdean eskailera bat hormaren kontra ikusi dute. Bertatik etxearen balkoi batean sartzeko aukera zegoen. Udaltzaingoak Ertzaintzari laguntza eskatu dio eta agenteak eskaileratik igo dira. Etxebizitzaren barruaan gizonezko bat ikusi dute, beltzez jantzita, lurrean botata.

   Agenteek lurretik altxatzeko esan diote eta bere gauzen artean kristalak apurtzeko mailu bat, zizel bat, palankatxo bat eta beste hainbat erreminta topatu dituzte. Gizonezkoa atxilotu dute lapurreta delitu bat egotzita, eta polizia egoitzara eraman dute epailearen esku jarri arte.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.