Etxebizitzen salerosketa %10,6 jaitsi zen Euskadin urtarrilean

Etxebizitzak Bilbon
Europa Press
Actualizado: martes, 12 marzo 2013 11:48

BILBO, 12 Mar. (EUROPA PRESS) -

Etxebizitzen salerosketa %10,6 jaitsi zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) joan den urtarrilean, 2012ko hilabete beraren aldean. Zehazkiago, etxebizitzen 1.302 salerosketa egin ziren 2013ko lehen hilabetean, hau da, 2012ko urtarrilean baino 153 gutxiago, INE erakundeak jakinarazi dituen datuen arabera.

Urtarrilean izandako 1.032 salerosketatik, 1.102 etxebizitza libreak eta 200 etxebizitza babestuak izan ziren, hau da, 2012ko urtarrilean baino 67 (%-5,8) eta 86 (%-30) salerosketa gutxiago, hurrenez hurren.

Etxebizitza libreei dagokienez, 575 etxebizitza berriak izan ziren, 2012ko urtarrilean baino %15 gutxiago, eta 727 bigarren eskukoak, iazko lehen hilabetean baino %6,6 gutxiago.

Guztira, Euskadin urtarrilean eskuz aldatu ziren etxebizitzak 2.458 izan ziren; horietatik 1.302 salerosketak izan ziren, 544 herentziak, 541 beste bide batzuetatik egindako operazioak, 54 dohaintzak eta 17 trukeak.