15.400dik gora salerosketa egin ziren

Etxebizitzen salerosketa ia %20 murriztu zen EAEn 2011. urtean

Etxebizitzen salerosketak behera egin zuen 2011n EAEn
Foto: Europa Press

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Etxebizitzen salerosketa %19,9 murriztu zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2011. urtean, aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Etxebizitza berrien salerosketa %23,6 murriztu zen, eta erabilitako etxebizitzena %16,9, INE erakundeako argitaratu dituen datuen arabera.

   Zehazki, EAEn etxebizitzen 15.458 salerosketa egin ziren joan den urtean; horietako 12.034 merkatu librean egin ziren (2010ean baino %21,2 gutxiago) eta 3.424 etxebizitza babestuenak izan ziren (aurreko urtean baino %15,4 gutxiago). Salerosketa guztietatik, 8.906 erabilitako etxebizitzenak izan ziren, eta 6.552 etxebizitza berrienak.

   Iazko abenduari dagokionez, etxebizitzen salerosketen murrizketa %20,5ekoa izan zen. Guztira 1.100 operazio egin ziren, 739 etxebizitza libreenak eta 361 etxebizitza babestuenak. Salerosketa gehienak erabilitako etxebizitzenak izan ziren, 692 operaziorekin, etxebizitza berrienak 408 izan ziren bitartean.

   Joan den urte osoan zehar, 65.598 finka eskualdatu ziren (3.675 finka 100.000 biztanleko), eta horietatik 32.429 salerosketak izan ziren (1.817 salerosketa 100.000 biztanleko). Guztira, hiri-finken 57.898 eta landa-finken 7.700 eskualdaketa erregistratu ziren EAEko erregistroetan.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.