Etxepare Euskal Institutuak eta Cervantes Institutuak lankideta hitzarmen bat sinatuko dute bihar Donostian

Actualizado: jueves, 27 enero 2011 11:52

BILBO, 27 Ene. (EUROPA PRESS) -

Etxepare Euskal Institutuak eta Cervantes Institutuak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen markoa sinatuko dute bihar euskal institutuaren egoitzan, Donostian, 11:45ean, Etxepare Institutuko arduradunek iragarri dutenez.

Etxepare Euskal Institutuaren izenean, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Aizpea Goenaga zuzendaria egongo dira ekitaldian, eta Cervantes Institutuarenean, Carmen Caffarel zuzendaria.