Eulalia Abaitua argazkilariari buruzko hitzaldia izango da bihar Gernika-Lumoko (Bizkaia) Euskal Herria Museoan

Actualizado: lunes, 7 marzo 2011 15:08

BILBO, 7 Mar. (EUROPA PRESS) -

Maite Jimenez Ochoa de Aldak "La mirada fotográfica de Eulalia Abaitua Allende-Salazar" izenburko hitzaldia eskainiko du bihar, arratsaldeko 19:30etan hasita, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Euskal Herria Museoan. Eulalia Abaitua argazkilariaren ibilbidea azalduko du hitzaldian, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek adierazi dutenez.

Eulalia Abaituaren (Bilbo 1853-1943) figura haren argazki-lanen atzera begirako erakusketa batean ere jaso da. Erakusketa hori Bilboko Euskal Museoan dago ikusgai, maiatzaren 29a arte.

"Eulalia Abaitua argazkilaria (1853-1943)" izeneko erakusketak Bilboko argazkilariak zuri-beltzean egindako 55 argazki eta 161 erreprodukzioen (gehienak ezezagunak) proiekzio bat jasotzen ditu. Gainera, Bilboko Euskal Museoak artista horren 2.500 irudi baino gehiago ditu gordeta.