Europako eskualdeentzako laguntzak banatzen dituen Cine-Regio azpiegiturara batu da Zineuskadi

Actualizado: jueves, 26 enero 2012 14:18
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Zineuskadi, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren izenean, Cine-Regio delako plataformaren partaide bihurtu da. Europako eskualdeetako diru-laguntza gehienak batzen dituen azpiegitura da Cine-Regio, eta Europako erakundeen aurrean zeresan nabarmena du eta erabakigune garrantzitsua da. Euskadi, aldi berean, Galizia, Katalunia eta Andaluziaren pare jarri da.

   Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ibaia eta Euskal Produktoreen Elkarteko kideak sortutako Zineuskadik elkarteak azpimarratu du "euskal produkzioen defentsa egiteko erababakigune ona" izango dela.

   Euskal Produktoreen Elkarteko Carlos Juarezek adierazi du "albiste bikaina" dela eremu urriko industriak zinearen esparruan biziraun daitezen. Bere iritziz, pareko kulturekin lan egitea komeni da Europan zehar, "elkarrekin batera, handien aurrean proiektuak defendatzeko". Ibaiako Joxe Portela ere uste berekoa da; bere esanetan, "zine europarra defendatu ahala gure zinea defendatzen ari gara".

   Cine-Regiok Europako eskualdeetako zinea babestu eta defendatzen du Europako erakundeen aurrean eta azpiegitura horretako kideen bat egitea sustatzen du. Horretarako, koprodukzioa eta garapena bultzatzen ditu ikus-entzunezkoen artean eta, bide batez, elkartruke tekniko eta artistikoak bultzatzen ditu Europan zehar.

   Zineuskadik, aldi berean, Europak zinemaren sorkuntzarako bideratzen dituen laguntzak kudeatzen jarraituko du. Media Antena Euskal Herria bulegoaren bitartez, dagoeneko 9,5 milioi euro bideratu dira azken urteotan. Cine-Regio azpiegituran egoteak "gure lekua egonkortuko du", Veronica Sanchez Zineuskadiko buruaren esanetan.