Europako industria-politika bideratzeko irizpen bat egiteko eskatu dio Eskualdeetako Lantaldeak Eusko Jaurlaritzari

Actualizado: martes, 12 abril 2011 18:45

GASTEIZ, 12 Abr. (EUROPA PRESS) -

Eskualdeetako Lantaldeak lan-talde baten buru izateko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta lan-talde horretan, Europar Batasunaren (EB) industria-politika berrirako proposamenak lantzen ari dira.

EBren industria-estrategia berria Europako hainbat erakunderen iritziari jarraiki eratu behar da, eta Eskualdeetako Lantaldea horietako bat da. Eskualdeetako Lantaldea Europako tokiko eta eskualdeko kolektiboen 344 ordezkarirekin osatuta dago eta Europako Batzordeak bidalitako oinarrizko dokumentua zehazten duten ondorioak lantzen ari da. Irizpen hori idazteko, Eusko Jaurlaritzari txostengile izateko eskaera egin diote.

Eusko Jaurlaritzako iturriek adierazi dutenez, "Euskadik industria-arloko potentzial handia du Europan eta horregatik aukeratu dute". Horrela, azken urtean, Europako Batzordeak eskatuta, Eusko Jaurlaritzak bi mintegi martxan jartzen parte hartu du, Europako industria metalmekanikoaren sektoreari buruz.

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak izendatutako aditutzat, Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendiak eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquek lan-taldearen bilera bideratu dute gaur, Venezian, eta industria-politikaren arloan Europako Batzordearen komunikazioari buruz Eskualdeetako Lantaldearen irizpena landu dute.