Europar Batasunaren atzerritartasun eta asilo politikak hizpide Bilbon

Errefuxiatuak hizpide izango dira EHUn
DARRIN ZAMMIT LUPI / REUTERS
Actualizado: martes, 9 febrero 2016 12:05

   BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Unibertsitate Masterrak "Nazioarteko II. Konferentzia: Atzerritartasun eta asiloari buruzko politikak Europar Batasunean" topaketa antolatu du ostegunerako eta ostiraleko, otsailaren 11 eta 12rako, Bilboko Bizkaia Aretoan.

   Ekimenean, besteak beste, gaur egun Europar Batasunean (EB) aplikatzen ari diren asilo politikak, errefuxiatuen krisia delakori ematen ari den erantzuna, Calaiseko errefuxiatuak bizitzen ari diren egoera edota Ceuta eta Melillako mugetako etorkinen "beroan egindako itzulketak" moduko gaiak landuko dira.

   Iñaki Lasagabaster, Nieves Arrese, María Carmen Bolaño eta Iker Barbero EHUko Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko irakasleez gain, besteak beste, Sergio Carrera Bruselako Europako Politikaren Ikerlanetarako Zentroko ikerlariak, Giuseppe Campesi Bariko Unibertsitateko ikerlariak, Olivier Lecucq Paueko Unibertsitateko Iberiar eta Iberoamerikar Ikasketen Institutuko zuzendariak eta SOS Arrazakeria, CEAR Euskadi eta CIMADE Pays Basque, Hendaiako Administrazio Erretentzio Zentroko ordezkariek parte hartuko dute topaketan.