EBtik kanpo esportatzen duten Gipuzkoako enpresak %12 igo dira

EBtik kanpora esportatzen duten Gipuzkoa enpresa gero eta gehiago daude
Foto: AMIT DAVE / REUTERS
Actualizado: viernes, 3 julio 2015 11:03

DONOSTIA, 3 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Bazkundeak urteko lehen sei hilabeteetan igorritako esportaziorako agiriek adierazi dute lurraldeko enpresek Europar Batasunetik (EB) kanpo egindako esportazioak "nabarmen" hazi direla, eta horrela, esportaziorako agiriak eskatu dituzten enpresa gipuzkoarren kopurua %12 hazi da urteko lehen sei hilabetetan, 2014ko datuekin alderatuz.

   Era berean, esportaziorako agirien izapideak %11 hazi dira; esportaziorako agiriek merkantziaren jatorria bermatzen dute eta esportatutako produktuak bidaliko diren herrialdean erabili ahal izateko egokiak direla egiaztatzen dute. Hazkundea gehien nabarmendu den hilabetea ekaina izan da, %30eko igoerarekin joan den urteko ekainarekin alderatuz.

   Gipuzkoako Bazkundeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, esportaziorako agiriak eskatzen diren herrialde dagokionez, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Txina, India, Kuba eta Aljeria dira merkantzia bertara esportatu ahal izateko agiri gehien eskatzen direnak.

   Nabarmentzekoa da ere aldi baterako esportazioen igoera, hau da, ATA koadernoen igoera, urteko lehen seihilekoan %70 hazi direlarik. Aldi baterako esportazioak kanpoan egin behar diren instalazioak, makinaren baten abiaraztea edo antzekoak egiteko eraman behar den material profesionalarekin batera dihoazen agiriak dira, oso erabiliak azoka komertzialetan bertoko enpresek erakusteko makinaria eraman behar dutenean.

   "Datu hauek guztiak, gure enpresak kanpora ateratzeko duten joera indartu dela adierazten dute eta, era berean, Gipuzkoako enpresak egunetik egunera nazioartekotzean murgilduta daudenaren adierazle dira", nabarmendu du Gipuzkoako Bazkundeak.