Europar industriaren etorkizunaz hausnartzeko formatu txikiko topaketa batean parte hartu du Jaurlaritzak Bruselan

Tapia eta Marta Marín Jaurlaritzaren Bruselako ordezkaria
Foto: EUSKO JAURLARITZA
Actualizado: martes, 24 febrero 2015 14:31
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburuak Europako industriaren etorkizunari buruz eztabaidatu eta hausnartzeko topaketa batean parte hartu du astearte honetan, otsailaren 24an, Bruselan. Bileraren helburua industriak Europar Batasuneko (EB) eskualdeen espezializazio adimenduneko estrategian izan dezakeen eragina aztertzea izan da.

   Tapiak, M Euskadiko industria eta berrikuntza politikak azaldu dizkie bileran Finlandia, Belgika, Eskozia eta Erresuma Batuko ordezkariei, Eusko Jaurlaritzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Topaketan aztertu den gai nagusietako bat Europak berrindustrializatzeko duen beharrarena izan da. Ildo horretan, Jaurlaritzak gogorarazi du Tapia sailburuak "behin baino gehiagotan" helarazi izan diela Europar Batasuneko ordezkariei Basque Industry 4.0 estrategia, hau da, Euskadik ikerketa, garapena eta berrikuntzaren alde egindako apustu iraunkorra. Era berean, manufuktura aurreratuan, energian eta biozientzietan oinarritutako Euskadiko espezializazio adimenduneko estrategiaren berri ere eman die Tapiak europar eragileei.

   2013tik, Euskadik industria politiketan eredu diren eskualdeek osatutako Red Vanguard sarean posizionatzea lortu du, eta, horren erakusle, Tapia bera izan zen 2014ko amaieran Milanen egindako nazioarteko topaketan sarea ordezkatu zuena. Horrez gain, Euskadiko klusterren estrategia ere azaldu zuen bertan.

   Bestalde, Eusko Jaurlaritza Alemaniako Gobernu Federalak Industria 4.0 proiektuak aztertzeko bultzatutako nazioarteko ekimen bateko partaide ere bada. Ekimena europar industriaren nazioarteko 'benchmarking' egitasmo bat garatzen ari da uneotan.