EUSKADI.-66 herritar igoko dira bihar agertokira dantzatzen Bilboko Arriaga Antzokiko Dantza Ilbetean

Actualizado: jueves, 4 marzo 2010 15:00

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Lehenengo Dantza Ilbetea izango da bihar Bilboko Arriaga Antzokian, 20:00etatik aurrera, eta guztira 66 herritar igoko dira taulara dantzatzera. Arriaga Antzokiak berak antolatu du saioa, eta 2009-2010 denboraldiko bigarrena izango da. Salgai daude dagoeneko sarrerak, bost euroko prezioan. Bildutako dirua Munduko Medikuak Euskadi GKEri emango dio, Haitiko lurrikararen kaltetuentzat, antzoki bilbotarreko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Urtarrilaren 28an hasi zen Dantza Ilbetean parte hartuko duten pertsonak hautatzeko prozesua. Horretarako jarri diren telefonoaren eta posta elektrikoaren bidez informazioa emateko 45 eskaera jaso dira, Bizkaia osoko eta Gasteiz, Palma, Zaragoza edo Madrilgo herritarren, dantza-taldeen eta dantza-akademien eskutik, ekimenean parte hartzeko interesa agertu baitute.

Azkenean, 30 pertsona animatu dira castingean parte hartzeko, eta dantza-proba gainditu duten adin guztietako 66 pertsona igoko dira agertokira dantzatzera. Gainera, haiek hautatutako piezak dantzatuko dituzte bihar Arriaga Antzokiko eszenatokian.

Arriaga Antzokiko arte-zuzendari Emilio Sagik zuzendu du hautaketa-prozesua. Prozesuan ongi dantzatzea baino ez du eskatu. Batzuek antzokian bertan aurkeztu dute beren dantza-saioa; beste batzuek, berriz, DVD batean bidali dute grabatuta, edo interneteko esteka bat, haien saioaren bideoa ikusteko.

Emilio Sagik zuzenduko duen galan zehar estilo guztietako 20 dantza-saio egingo dira, besteak beste, flamenkoa, jazz dantza, electrodance, ballet klasikoa eta garaikidea edo tangoa.

"Bihar banaka edo taldeka saioan izango diren 66 pertsonek aukera paregabea izango dute, jendaurrean, dantzatzeko dohainak erakusteko, lehen mailako agertoki batean. Parte-hartzaileak ez dira profesionalak, adin eta baldintza guztietako pertsonak baizik, baina guztiek dantzarekiko pasioarekin", azaldu dute Arriagatik. Ilbeteetan ohikoa denez, parte-hartzaileek ez dute ordainsaririk jasoko beren saioarengatik.

Proposamenaren asmoa da antzokia datza zale guztiei irekitzea, salbuespenik gabe, ilbetea kulturaren bidez ospatzeko Bilbon, modu original eta parte-hartzaile batez. Oraingoan, Ilbete gauak beste eragingarri bat du: urtarrilean, Haitiko uharte behartsua hondatu zuen eta herrialdea egoera humanitario katastrofikoa bihurtu duen lurrikararen kaltetuei laguntzea.

Bildutako diru guztia Munduko Medikuak Euskadi GKEri emango zaio, lurrikararen kaltetuentzat. Sarreren prezio bakarra bost eurokoa da, eta Arriagako Antzokiko leihatiletan, www.teatroarriaga.com web-orrian, 944 310 310 telefonoan eta BBKren zerbitzu anitzeko kutxazainetan eros daitezke.