EUSKADI.-Adan Kovacsics itzultzailea holokausto juduarraren inguruko literaturari buruz arituko da bihar Donostian

Actualizado: miércoles, 6 mayo 2009 18:21

DONOSTIA, 6 May. (EUROPA PRESS) -

Adan Kovacsics itzultzaile txiletarrak "Reflexiones sobre la elaboracion literaria de la Shoah (holocausto judio)" izenburuko hitzaldia emango du bihar Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Donostiako campusean. Holokausto juduarraren literatur tratamenduaz ariko da Kovacsics 11:00etatik aurrera, eta sarrera librea izango da da, EHUtik jakinarazi dutenez.

Alemanez eta hungarieraz idazten duten hainbat idazle gaztelaniara itzultzeaz gain, Kovacscis aditua da 'Shoah' edo holokausto juduarraren lekukotasun-literaturan, eta gai horren inguruan, artikulu eta hitzaldi asko idatzi eta aurkeztu ditu. Iaz, "Guerra y lenguaje" liburua argitaratu zuen. Liburu horretan, hizkuntzaren eta indarkeriaren arteko harreman modernoa erakusten duten hainbat artikulu biltzen dira.

Itzultzaile txiletarraren hitzaldiarekin bukatuko da "El testimonio en los genocidios del siglo XX. Una investigación estetica" izeneko ikerketa. Egitasmo horretan aritu dira Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakasle Carlos Martinez Gorriaran, Mikel Iriondo eta Jaime Aspiunza, EHUn, azken bi urteetan, XX. mendeko genozidioen lekukotasun artistikoaren gai estetikoen inguruan, hain zuzen.