EUSKADI.-AEB.- Philip Morris enpresak 8 milioi dolar ordaindu beharko dizkio minbiziaz hil zen erretzaile baten alargunari

Actualizado: viernes, 20 febrero 2009 14:01

LONDRES, 20 Feb. (EUROPA PRESS) -

Floridako (AEB) epaimahai batek Philip Morris enpresa behartu du Elaine Hessi 8 milioi dolar (6,36 milioi euro) ordaintzera, BBC-k gaur jakinarazi duenez. Elaine Hess 40 urtez erretzailea izan zen gizon baten alarguna da; bere senarra 1997an hil zen, 55 urterekin, birikako minbiziaren ondorioz.

Epaimahaiak erabaki du Philip Morrisek 3 milioi dolar inguru ordaindu beharko dizkiola kalteengatik, eta beste 5 milioi inguru kalte-galeren ordainketa bezala. Alargunak 130 milioi dolar eskatu zituen arren, Alex Alvarez bere abokatuak aitortu du pozik daudela erabakiarekin.

Philip Morrisen jabea den Altria nazioarteko taldeak ez du epaia onartu eta apelatu egingo duela iragarri du. Auzi hau aurrekari arriskutsua izan daiteke mota honetako enpresentzat; izan ere, bakarrik Floridan, Hess andereak aurkeztu duenaren antzeko banako 8.000 bat auzi-eske baitaude.

Elaine Hessen auzia izan da epaiketara heldu den lehena, Floridako Auzitegi Gorenak 2006an 145.000 milioi dolarreko auzi-eske bateratu bat gaitzetsi ondoren, erretzaile bakoitza bere erabakien arduradun dela argudiatuz. Hala ere, auzi horretan bertan, tabakoaren negozioan diharduten konpainiek beren produktuak kontsumitzaileen osasunarentzat arriskutsuak direla badakitela ere esan zuen epaitegiak.