EUSKADI.-Agurainen hasiko da bihar Arabako XXIV. Organo Musikaren Jaialdia, Daniel Oiarzabalen emanaldiarekin

Actualizado: lunes, 10 agosto 2009 13:51

GASTEIZ, 10 Ago. (EUROPA PRESS) -

Agurainen hasiko da bihar Arabako Organo Musikaren Jaialdiaren 24. edizioa, Daniel Oiarzabal organista arabarrak eskainiko duen kontzertuarekin. Arabako Foru Aldundiak organo musikarekin loturiko ekitaldia bateratzea erabaki du aurten, eta guztira zortzi saio prestatu dira.

Modu honetan, Organo Musikaren Jaialdiaren 24. ekitaldia bihar hasiko da, 20:00etan, Aguraingo Andre Mariaren elizan. Aguraingoaren ondoren, beste hiru emanaldi izango dira Guardian, Bastidan eta Aramaion.

Halaber, bihar arituko den Daniel Oiarzabal arabarrarekin batera, Juan de la Rubia valentziarra, Miguel Bernal alacantarra eta Isabel Ruiz de Larrinaga arabarra ere izango dira jaialdian.

Gainera, "Organo eta Liturgia" zikloa ere antolatu da, eta interpretazioak eramango ditu Moreda, Eltziego eta Oiongo mezatara. Horrela, Jose Santos de la Iglesia arabarrak, Pedro Guallar asturiarrak, Modest Moreno katalanak eta Oscar Candendo gipuzkoarrak eskainiko dituzte interpretazioak.