EUSKADI.-Aiko musikari eta dantza taldeko maisuek "Aurrez aurre" euskal dantza tradizionalen zaleentzako CD berria aurkeztu dute

Actualizado: lunes, 30 marzo 2009 15:19

BILBO, 30 Mar. (EUROPA PRESS) -

Aiko taldeak, euskal ondarea berreskuratu nahian, "Aurrez aurre" bere lan berria aurkeztu du gaur Bilbon. CD hau izenburu bera daraman ikuskizun musikalaren doinuen aukeraketa bat da, eta obra hori Claude Iruretagoyenak zuzentzen duen Maritzuli dantza konpainiarekin batera antzeztuko da lehenengo aldiz larunbatean Durangoko (Bizkaia) Plateruena Kafe Antzokian.

Bilbon gaur goizean izan den aurkezpenean, Aiko taldeko musikariak diren Sabin Bikandi, Alvaro García eta Asier Garcia egon dira, CDaren babeslea den BBK Fundazioko Gorka Martinezekin eta ikuskizuneko zuzendaria den Claude Iruretagoyenarekin.

26 konposizioz osatzen den diskoa (doinu guztiak originalak, lau izan ezik hauek herrikoiak baitira), Aiko taldeko musikariek konposatutakoa da, doinu guztiak izanik musika, genero eta estilo ezberdinetan oinarritutakoak, izan tradizionalak zein unibertsalak. Honela, jatorri euskalduneko zortzikoak, jauziak edo makil dantzak zein pabana, gallarda, kontradantza edo mazurka estiloetako eragina duten doinuak entzun daitezke Aikoren hirugarren disko honetan.

Eskusoinua, gitarra, txistua eta danbolinez konposatzen den ikuskizunaren 90 minutuko CDa da. Erronka berezia izan da musika eta musikariak dantzaren zerbitzura jarri izana eta ez alderantziz, izan ere ekimen hau Claude Iruretagoyena koreografoeren eta Jon bere semearen proposamenetik jaio baita.

Pasa den udaberrian eskaini zioten Aikori hurrengo ikuskizuna izango zen "Aurrez Aurre"-ren musika konposatzeko proposamena, eta ikuskizun berezi konkretu honentzat konposatua izan da. Dena den, dantzarako da, erromerietako, eskenatokietatik kanpo publiko guztiak dantzatzeko.

CD honen musika eta dantzaren esperientzia larunbatean ikusi ahal izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, "Aurrez aurre" ikuskizunean. Doakoa izango da eta 20:30etan hasiko da. Bertan, Iruretagoyenak zuzentzen duen konpainiak, euskal musikaren ezagutza zabaletik abiatuz eta xehetasun guztiekin (batez ere jantziei dagokionez), euskal dantzek izan duen garapena erakutsiko du. 45 dantzari taularatuko dira eta Euskal Herriko leku ezberdinetako ihauterietako dantza tradizionalak eskeiniko dizkigute.